“Zortzi urteko kartzela zigorra eskatu digute Santiago Abascali buruzko kartel bat egiteagatik”
KERMAN INFRAKUERPOS eta DERBORAH KAOTIKA Auzitegi Nazionaletik pasa dira jaialdi punk baten kartela egitea leporatuta. Santiago Abascalen irudia zuen afitxeak eta gorrotozko delitua eta terrorismoa goratzea egotzi zieten.
