Labrazako zentral eolikoa berehala geldiaraztea exijitu dute
Zentralak ekosisteman zein herritarren bizi-kalitatean kalte itzulezinak eragingo dituela ohartarazi dute, eta Oiongo udalaren erantzunkizun eza salatu dute. Elkartasun eguna deitu dute abenduaren 13an.
Pasa den larunbatean prentsaurrekoa egin zuen Labrazako kontzejuak, Arabako Errioxa Bizirik, Arabako Mendiak Aske eta Araba Bizirik plataformekin batera, herrian eraikitzekoa den zentral eolikoa salatzeko. Eragileek azaldu zutenez, EAEn azken 20 urteetan eraikiko den lehenengoa izango litzateke, bizilagunen “bizi forma eta kalitatea arrisku larrian” jarriz. Oiongo udalari exijitu diote bere erantzukizuna hartu eta zentral eolikoarekin lotutako jardun oro eten dezala auzitegiek ebazpena eman arte.
Bozeramaileek salatu dutenez, proiektuak “oligopolio energetikoaren interes pribatuei” erantzuten dio eta Oiongo alkatetzak (EH Bildu) izandako jarrera aldaketa salatu dute. Eragileen esanetan, hasiera batean aurkakotasun jarrera erakutsi bazuen ere, orain proiektuaren tramitazioa erraztu du, EAJ eta PPren babesarekin. Udalari exijitu diote “beranduegi izan baino lehen ardura hartu dezala”, proiektuaren prozedura bertan behera uzteko ebazpen judiziala egon arte. Izan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Auzitegi Nagusiak prozeduraren aurka jarritako errekurtsoak tramiterako onartu ditu.
Irakurritako oharrean, Labrazakoa kasu isolatu bat ez dela seinalatu dute. Enpresek, alderdiek eta erakundeek bultzatutako trantsizio energetikoaren logikak “negozio-bide berriak irekitzea baino ez du helburu” salatu dute, Tapia Legeak eta Trantsizio Energetiko eta Klima Aldaketaren Legeak sostengatua. Proiektu horien aurka dauden udal eta kontzejuei erabakitzeko ahalmena kendu nahi zaiela adierazi dute.
Egoera salatzeko, elkartasun eguna deitu dute datorren abenduaren 13an Labrazan, eta lurraren defentsan herritarren babesa eta parte hartzea eskatu dute.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
