Matxismoaren aurkako euste-horma indartsu bat sortzera deitu du Itaiak aurtengo azaroaren 25ean
Indarkeria matxistarekin amaitzeko langile klaseko kolektibo ezberdinen zapalkuntzak indartzen dituen gizarte ereduaren kontra antolatzearen beharra azpimarratu du Itaiak, eta erasotuak diren emakumeak defendatzea eta erasotzaileen inpunitatearen aurka borrokatzea guztion ardura dela aldarrikatu du.
