180 eragilek deitu dute eskubide zibil eta politikoak defendatzeko manifestazioa
Euskal Herriko 180 eragile baino gehiagok deitu dute bihar Bilbon egingo den manifestazioa, 17:30etan, Plaza Eliptikotik. Eusko Jaurlaritzaren “kriminalizazioaren aurka eta eskubide zibil eta politikoen defentsa” aldarrikatzeko egingo dute mobilizazioa. Gaur goizean aurkeztu dute deialdia Gasteizko Legebiltzarraren aurrean.
Manifestazioa bihar izango da, 17:30etan eta Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuko da. Eragileek Eusko Jaurlaritzaren segurtasun politika salatu dute, Bingen Zupiriak zuzendutako Segurtasun Sailak herri mugimendua kriminalizatu eta ertzaintzaren gehiegikeriak justifikatzen dituztela argudiatuta.
Kolektiboek azaldu dutenez, manifestazioa babesten duten eragileek hainbat jazarpen jasan dituzte azken urteetan: grebetako piketeetan Ertzaintzaren kargak, gaztetxeak defendatzeagatik 250 lagun identifikatzea eta 14 gaztetxe desalojatzea, etxebizitza eskubidea defendatzeagatik 70.000 eurotik gorako isunak, baita faxismoaren aurkako ekintzetan eta baimenik gabeko kontzertuak antolatzeagatik atxiloketak ere.
Era berean, kale saltzaileen aurkako sarekada arrazistak eta pertsona arrazializatuen aurkako jazarpena salatu dituzte, baita futbol taldeak animatzeagatik jasotako zigorrak ere. Loiunen, sionistek torturatutako kideei ongi etorria egiteagatik ere Ertzaintzaren oldarra jasan zutela gogorarazi dute.
Eragileek nabarmendu dutenez, “herri mugimenduaren aurkako kriminalizazioarekin bukatu eta poliziaren inpunitateari mugak jartzeko unea da”. Horregatik, biharko mobilizazioan parte hartzeko deia zabaldu dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
