Marokoren hilketak eta Espainiako gobernuaren isiltasuna salatu dituzte, saharar elkarteek deituta
Lehbib Mohamed Abdelaziz, Fronte Polisarioko idazkaritza nazionaleko kidea, eta beste bi gazte erail ditu Marokok, estatu sionistaren gisako metodoak erabiliz. Saharar diasporako elkarteek erasoa eta Marokoren zigorgabetasuna salatu dituzte.
Marokoko indar armatuek Lehbib Mohamed Abdelaziz, Ghali Luchàa eta Salek Lehsen erail ditu drone bidezko eraso batean. Abdelaziz Fronte Polisarioko idazkaritza nazionaleko kidea zen. SEADen lagunak elkarteak adierazi duenez, “erabilitako metodoak eta helburuen aukeraketak Israelgo estatu sionistara jotzen dute zuzenean, zeinarekin Marokoko erregimenak lankidetza politiko eta militarra areagotu duen”.
SMACO erakundearen ikerketa baten arabera, 160 zibil hil ditu Maroko droneen bidez. Gainera, bi estatuek harremanak normalizatu zituztenetik, Israel da Marokoren material eta teknologia militar hornitzaile nagusietako bat.
Gobernuaren ordezkariordetzaren aurrean egindako protestan, nazioarteko komunitateak Marokori uzten dion “zigorgabetasuna” salatu dute antolatzaileek. Era berean, Espainiako koalizio gobernuaren “isiltasuna” gaitzetsi dute. Espainiako estatua Mendebaldeko Saharako potentzia administratzaile izateagatik, “erantzukizun historiko, politiko eta morala” duela gogorarazi dute saharar herriarekin.
Armen transferentzia, Marokorekin legez kanpoko kontratuak eta nazioarteko legediaren urraketak eteteko exijitu dute, eta autodeterminazio eskubidea aitortzea. Manifestariek Sahararen askatasunaren eta Fronte Polisarioaren aldeko oihuak bota dituzte, eta “saharar herriaren justizia, memoria eta duintasunarekiko konpromisoa” berresten dutela adierazi dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
