Solariako bi goi kargu ohi Energiaren Euskal Erakundean eta Arabako Aldundian ari dira orain lanean
Araban energia berriztagarrien hedapena eztabaida bizian da azken asteotan, besteak beste, Solariak eraiki nahi dituen hemeretzi planta fotovoltaikoengatik. Multinazionalaren bi zuzendari ohi administrazio publikoan lanean hasi direla jakin da orain. Testuinguru horretan, Arabako Herri Unibertsitateak salatu du Solaria "gehiegikeriaz" jokatzen ari dela, Eusko Jaurlaritzaren marko juridiko “kaotikoa", administrazioaren gardentasun falta eta ate birakarien itzala tarteko. EH Bilduk alegazioak aurkeztera deitu du.
