Araban da Korrika!
Goizeko ordu txikitan sartu da 24. Korrika Arabara. Eskuz esku pasa da lekukoa, Atharratzetik abiatu, Nafarroa zeharkatu eta azkenik heldu da Arabara euskararen aldeko mobilizazio erraldoia.
Jendetza bildu zen pasa den ostegunean Atharratzen 24. Korrikari hasiera emateko. Ordutik gau eta egunez gelditu gabe korrika aritu dira milaka euskaldun lekukoa eskuz esku pasatzen. Ilusioa, urduritasuna eta hamaika aldarri Euskal Herriko herriak zeharkatzen. Ipar Euskal Herria barrena ibili eta gero Nafarroari pasa zioten lekukoa ostiralean. Portu eta lautadetan zehar, heldu zein gazte, euskararen defentsan egon dira korrikan. Iruñerrian sekulako irudiak ikusi ditugu, kaleak beteta, irriabarrak ahoetan eta euskara mihian.
Azkenean heldu da gurera, goizeko 02:00ak pasata sartu da Korrika Arabara. Lau egun gelditu gabe korrika egon ostean, gaur egin du Arabako Errioxatik sarrera Korrikak eta Mendialdea eta Arabako Lautadan zehar igaro da eguzkia lagun. Eguerdian berriro itzuliko da Nafarroara eta Lapurdira joko du bertatik. Gipuzkoa eta Bizkaia zeharkatu eta gero Araban izango dugu berriz Korrika ostiralean, oraingoan Aiaraldetik sartuko da.
Hala Bedi ere euskararen alde!
Ostiralean izango dugu Korrika Gasteizen eta irratian urduritasuna sumatzen da jada. Martxoaren 27a egun mugitua izango da Gasteizen. Arratsaldeko 18:30etan Manifestazio bat abiatuko da “Maccabi eta Hapoel Kanpora!” lelopean. Honen ostean Trikipoteoa izango dugu Hala Bedi tabernan 20:00etan eta 23:00etan Faroloian elkartuko gara Gasteizko Gaztetxearekin batera gure kilometroa egiteko. Aleako lagunek pasako digute lekukoa eta Kutxiko kilometroari ekingo diogu euskararen aldeko borrokan gure ekarpena egiteko.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
