Idoia Tapia: “Ez nekien zer kontatu nahi nuen baina bai nola”
Idoia Tapia Gasteizen izango da Alter Nation izeneko bere ikuskizun berriarekin. "Konferentzia performatibo" honek soinu efektu artifizialez baliatuz Identitate Nahasmendu Disoziatiboa (IND) lantzen du. Errekaleorreko zineman izango da ikusgai ostiral honetan, maiatzaren 9an arratsaldeko 19:00etan.
Proiektu hau gradu amaierako lana den “ikerketa performatibo” bezala sortu zuen Idoia Tapiak. Orain, arlo akadem¡kotik haratago Euskal Herriko oholtzak hartzera dator Alter Nation. Ikuskizuna “ahots efektu artifizialekin esperimentatzeko nahi batetik” sortu dela dio Tapiak. Musikatik antzerkira pasatzeko zubi interesgarri bezala ikusi zuen artistak ahots efektuen mundua.
“Performance sonoro” bezala definitu bada ere, eraiki duena “nahiko narratiboa” dela dio Idoia Tapiak. Sorkuntza prozesu honetan erreferenteak izan dituela dio. Cris Blanco Madrilgo performerra aipatu du “bertatik hartu nuen hitzaldi performatibaren ideia.”
Vocoder bat, teklatua, soinu mahai txiki bat eta argia kontrolatzeko materiala, laguntzen dute Tapia eszenatokian, berak kontrolatzen ditu elementu guztiak, soinua, argia… “dena autogestionatua da.” Kontrol hori edukitzeak lasaitzen duela dio artistak, baina aldi berean “ikasketa prozesu luze bat” izan dela dio Idoiak.
Soinu efektuekin esperimentatzearekin heldu zitzaion gai nagusia: Identitate Nahasmen Disoziatiboa (IND). Gaiarekin lotutako debatea ere izan du. “Nola kontatu nola hitz egin ezagutzen ez dudan psikopatologia bati buruz? Nire neurotipika pribilegiotik eta humoretik gainera. Hor mugak aurkitzea izan da nire erronka handienetako bat.”
Elkarrizketa osoa hemen entzungai:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!