Hemen da Arabako Bertso Finala
Gasteizko Europa jauregian larunbatean jokatuko den Arabako Bertsolari Txapelketako finala aurkeztu du Arabako Bertsozale Elkarteak. 17:30etan hasiko da bertso saioa, eta Martxoak 3 elkarteko kide batek jantziko dio txapela irabazleari.
Hemezortzi bertsolarik hasi zuten txapelketa otsailaren 7an. Kanporaketak Oionen, Laudion eta Izarran izan ziren, eta saio horietatik hamabi igaro ziren finalaurrekoetara, Dulantzin eta Aramaion jokatu zirenak. Finalean, sei bertsolari arituko dira, Aroa Arrizubieta, Iñaki Viñaspre, Maddi Agirre, Martin Abarrategi, Peru Abarrategi eta Unai Anda. Gai jartzaile lanetan, Irati Martinez Izaga arituko da. Oholtza gainean, azken hiru edizioetako txapeldunak eta finala lehen aldiz jokatuko duten hiru bertsolari (Maddi Agirre, Martin Abarrategi eta Unai Anda) izango dira.
Martxoaren 3ko sarraskiaren 50. urtemugan, Arabako Bertsozale Elkarteak martxoaren 3ko biktimak omenduko ditu finalean, eta Martxoak 3 elkarteko kide den Santiago Diaz de Espadak jantziko dio txapela aurtengo txapeldunari, Nura Elorriaga gaztearekin batera, “belaunaldikotasuna adieraziz”.
Sarrerak https://bertsosarrerak.eus/public/detail/6 webgunean daude eskuragarri.
Zuzeneko emisioa
Hala Bedik finalaren zuzeneko emisioa egingo du Bertxoko irratsaioaren eskutik, 17etan hasiko dena. Saioa 107.4 frekuentzian, streaming bidez eta Naiz irratian egongo da entzungai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
