Gose greba egingo dute lorezainek, akordiorik ezean
Atzo eman zuten erabakiaren berri Gasteizko azpikontratatutako lorezainek, urriaren 1ean. Ez bada haien lan baldintzak eta soldatak hobetuko dituen akordiorik erdiesten datozen orduetan, baraualdiari ekingo diote. Sei hilabete baino gehiago daramate greban, Udalak eta Enviserrek konponbidea oztopatzen duten bitartean.
Asteartean Precoan bildu ziren, enpresak berriro ere denbora eskatu zuen, eta gaur, osteguna, eman beharko luke erakuntzuna. Bi hilabete daramatza ezezkoa ematen langileen proposamenei, eta ez du beste proposamenik egin. Lorezainek “egingarria” eta “arrazoizkoa” dela esan dute haien proposamena. Enpresak uko egiten badio, baraualdia hasiko dutela iragarri dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!