GKSk eta IASek kaleak hartuko dituzte martxoaren 3an
Datorren martxoaren 3an mobilizatzeko deia egin dute Gasteizko GKSk eta IASek. Ikasle greba deitu eta omenaldi bat ere egingo dute. Arratsaldean bloke sozialistara batzeko deia zabaldu dute.
Datorren martxoaren 3an 50 urte beteko dira poliziak bost langile erail eta ehundaka zauritu zituenetik. Urteurren honetan, Gasteizko GKSk eta IASek beharrezkotzat jo dute poliziak eraildako bost langileei zein langile mugimendu antolatuari aitortza egin eta “memoria iraultzailea gure kaleetan zehar berpiztea”.
Bide horretatik, martxoaren 3an kaleak hartzeko deia egin dute. Gasteizko ikastetxe guztietan ikasle greba deituko dutela ohartarazi dute, eta baita eroriak omenduko dituztela ere. Arratsaldeko manifestazioan bloke sozialistara batzeko deia zabaldu dute.
Mobilizatzeko deia ikasturte hasieran aurkeztutako Borroka ez da eten kanpainaren baitan kokatu dute. Hainbat asanblada eta ekimen ezberdin egin dituzte Gasteizko auzo eta ikastetxeetan, “haustura politikoaren aldarria eta antolakuntzaren beharra kalera ateratzeko asmoz”.
GKSk eta IASek “haustura politikoaren aldeko hautua” egitea ezinbestekotzat jo dute bizi dugun egoeraren aurrean. Azaldu dutenez, kaleetan gero eta nabarmenagoa da erreakzioaren gorakada eta faxismoak hedatzen dituen ideia matxista, arrazista eta klasistak. Kapitalismoarekin haustea eta alternatiba iraultzaile baten alde egitea ezinbestekoa dela adierazi dute.
Borroka ez da eten. Gazte eta ikasle langileok haustura politikoa.
Martxoaren 3an mobilizatu! pic.twitter.com/rFw8O2ysJb— Gasteizko GKS (@GKS_Gasteiz) December 15, 2025
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
