Galder Beramendi (SARE) : “107 preso oraindik lehen graduan daude,71 bigarrenean eta 9 baino ez daude hirugarren graduan”
Urtarrilaren 9an eguraldi txarrari aurre eginez, milaka pertsona elkartu ziren, Sarek, Bake Bideak eta Bakegileek Euskal Herriko hainbat hiri, herri eta auzotan antolaturiko 238 manifestazio eta ekimen ezberdinetan. SARE ko kidea den Galder Beramendi izan dugu Hala Bediko estudietan eta pasaden larunbatean burututako ekimenen inguruan eta Euskal preso politikoen egoeraren inguruan hitz egin dugu berarekin.