Gasteizko kaleak hartuko ditu Mugimendu Feministak larunbatean, Greba Orokorrarekin bat eginez
Greba Orokorrerako deialdia zabaltzeko kalejira egingo du larunbatean, urtarrilak 18, Gasteizko Mugimendu Feministak. “Nosotras paramos el carro” lelopean duela 44 urte Gasteizko kaleak hartzera ateratzen ziren emakumeen* eredua izango dute gogoan Andra Mari Zuriaren Plazatik abiatuko den ekimenean.