Eraso transfoboa salatu dute Gasteizen eta kontzentrazioa deitu dute biharko
Uztailaren 22an Gasteizko Alde Zaharrean emakume trans baten kontrako eraso transfoboaren berri eman du Ikusgunek. E28 Koordinadorak eta Alde Zaharreko hainbat eragilek kontzentrazioa deitu dute biharko, uztailak 30.
Ikusgunek, Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak, uztailaren 22an Gasteizko Alde Zaharrean 64 urteko emakume trans baten kontrako eraso transfobo baten berri eman du. Erasotuari “marikoi zikina” deitu zioten eta ukabilkadak eman zizkioten. Eraso honekin, 14 dira azkenengo 3 hilabeteetan Araban eman diren LGTBI+fobia kasuak, batez ere trans pertsonen aurkakoak.
Azken erasoaren aurrean, kontzentrazioa deitu dute biharko E28 koordinadorak, Kutxiko taskeroek eta Gasteiz Txiki auzo elkarteak. Transfobia, bifobia, lesbofobia eta homofobiak “gure auzo eta herrietan lekurik ez duela” aldarrikatuko da kontzentrazioan. Bihar izango da, uztailak 30, 19.39etan fariñasen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
