Argentinako fracking-aren aurkako borrokaizango dute hizpide ostiralean
Fridays For Future Gasteizek eta Berriztu mugimenduak Argentinako Mendoza eskualdean fracking-aren aurka abiatu duten borrokaren inguruko hitzaldia antolatu dute ostiral honetarako, Esteban Serbat aktibista ezagunaren eskutik.
Fridays For Future Gasteizek eta Berriztu mugimenduak hitzaldia antolatu dute ostiral honetarako, azaroak 15, 19:00etan Aldabe Gizarte Etxean. Argentinako Mendoza eskualdean Fracking-aren aurka burutzen ari diren borroka izango dute hizpide, baita gasa ateratzeko teknika honek sortzen dituen ingurumen kalteak ere aztertuko dituzte.
Luxuzko hizlaria izango da ostiralekoa, Esteban Serbat-ek eskainiko baitu hitzaldia. Serbat biologoa eta Argentinako anti-fracking aktibista ezaguna da. Mendozan haustura hidraulikoaren aurka garatzen ari den borrokaren harira hainbat mehatxu jaso ditu eta martxoan eskualdetik alde egin behar izan zuen.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!