EHUri adierazpenetatik konpromisoetara igarotzeko exijitu diote
EHU Palestina taldeak elkarretaratzea egin du gaur Arabako campuseko errektoreordetzaren aurrean. EHUri Israel eta CAFekiko dituen harremanak eteteko exijitu diote.
Hiru urte betetzen dira gaur Israelek Palestinaren aurkako genozidioaren faserik gogorrenari ekin zionetik. Horregatik EHU Palestina taldeak elkarretaratzea egin du EHUko errektoreordetzaren aurrean. EHUri eskatu diote adierazpen eta ekimen sinbolikoetatik haratago joan dadila. Gainera, Israelgo Estatuarekin eta Palestinako herriaren aurkako genozidioarekin lotura duten enpresa eta erakundeekin dituen harreman akademiko eta instituzionalak berrikus ditzala, eta boikot akademikoa bere egin dezala ere exijitu diote.
EHU Palestinatik salatu dute “genozidioa nazioarteko konplizitate politiko, ekonomiko eta instituzionalaren testuinguruan” gertatzen ari dela. Horregatik diote, unibertsitateek ere erantzukizuna duela harreman horiek aztertu eta mozteko, giza eskubideen eta nazioarteko zuzenbidearen urraketekin batera “probetxu ekonomikoa ateratzen duten enpresekin hausteko”.
Gogora ekarri nahi izan dute 2024ko apirilean EHUko gobernu kontseiluak “Palestina babesteko manifestua” onartu zuela hurrengo konpromisoa hartuz: “Palestinako egoeraren inguruan giza eskubideak, nazioarteko zuzenbidea edo Nazio Batuen ebazpenak errespetatzen ez dituztenekin harreman komertzialak edo akademikoak berrikustea eta saihestea.”
Manifestu hori onartu arren, 2026-2027 ikasturte hasieran EHUk “Israelgo erakunde akademiko, enpresarial eta gobernu-erakundeekin lankidetzan jarraitzen duela” salatu dute. Alde batetik lankidetza zuzena Horizon Europaren baitan dauden programa batzuen bidez eta baita zeharkako lankidetza erakunde publiko zein pribatuen bitartez: Donostia International Physics Center (DIPC), BCMaterials Fundazioa, Tekniker, BioMagune eta BioGipuzkoa. EHU Palestinatik salatu dute lankidetza horietako batzuk 2026ko urtarrilean jarri zirela indarrean.
CAF enpresarekin duen lankidetza ere salatu dute. Orain arte EHUk bi hitzarmen izan ditu enpresarekin. Lehenengoa EHUk Bilboko Ingeniaritza Eskolako CAFen gela zen. Urteetan CAFen aurkako kanpainaren ondorioz hitzarmen hau bertan behera lagatzea lortu dute. Ahala ere bada egun indarrean dagoen beste hitzarmen bat. EHUk bigarren hori ere berrikusi eta eteteko eskatu dute. Hau da, CAFekin praktikak eta GRAL/MALak eskaintzeari uzteko, eta CAF enpresa EHU partaide den ekimenetatik kanpo uzteko eskatzen dute, esaterako Donostia International Physics Centerretik.
Bukatzeko EHUri adierazpen sinbolikoak alde batera laga eta dituen konpromiso instituzional zein politikoak bete ditzala exijitu diote, Israelgo estatuarekin dituen harreman guztiak etenez.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!




