Benizzek estreinako lana argitaratu du
Azaroaren 16an argitaratu da Benizzeren estreinako lana: Beñat Goitiaren (Gasteiz, 1991) proiektu berria, Montaukekin bi disko argitaratu ostean. Estilo ezberdin batekin etorri da Goitia oraingoan: “Mundua aldatu egin da. Ezin gara ezer gertatu izan ez balitz bezala 2019ko moldeetara itzuli. Belaunaldi oso bat ate joka dago, dantzarako gogoz”.
Bilboko El Tigre Estudioetan Jon Aguirrezabalagarekin grabatu eta nahastutako 7 abestik osatzen dute diskoa. Masterizazioa Xabier Eguiaren esku. Erreferentzia izan ditu frantziar elektronika, trapa, eta “dotorezia” alemana.
Ohiko plataformetan ikusgai dauden bideoklipekin batera, diskoa LP eta CD edizio mugatuetan argitaratuko da Kauldi Iriondoren eta Sofocalo Studiosen artearekin.
“Nire bizitzako diskoa da, beharrak asetzeko ahalegin bat”, mintzatu da Goitia.
Diskoan kolaboratu dute Ruper Ordorikak Mamuak eta izozkiak kantuan, J Martinak Suan eta Garik Muxu bero bat abestian.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]
