Azaroaren 13an izango da Hala Bedi Irratiaren parrilla aurkezpena
Hala Bedi Irratiaren 2021-2022 ikasturteko parrila aurkeztuko dugu azaroaren 13an, larunbata. Goizeko 11:00etatik aurrera zuzeneko emisio berezia izango da Hala Bedi Tabernan, irratsaio berriak eta bestelako nobedadeak ezagutarazteko. Iluntzetik aurrera kontzertuak eta DJak izango dira Errekaleorren.
Hurrengo larunbatean, azaroaren 13an, ikasturte berriko programazioa aurkeztuko du Hala Bedi Irratiak. Urtero egin ohi den moduan, parrilla festa egingo da eguerditik hasita Hala Bedi Tabernan.
Goizeko 11:00etan hasiko da programazioa zuzeneko emisio bereziarekin. Irratsaio horretan programa berriak aurkeztu eta bestelako nobedadeen berri ere emango dute irratiko kideek. Ondoren, 13:00etan, DJ Roulottes-ek girotuko du Hala Bedi Taberna.
Aurten, baina, Errekaleorren izango du jarraipena jaialdiak. Iluntzeko 21:00etan Amanita Musikaria taldeak kontzertua emango du eta, amaitzeko, DJ saioa izango da 23:00etatik aurrera: Kakaz Blai, Traumreise Team eta PIKETAtaSUDO.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
