Ateak irekiko ditu gaur Artium Museoko AMA Ikasketa Zentroak
“Arte garaikideari eta haren ahalmenei eta hedapenari buruz modu kritikoan eta testuinguru kokatuan pentsatzeko, ikertzeko eta hausnartzeko” sortu den gune modura aurkeztu dute AMA Ikasketa Zentroa.

Argazkia: Artium Museoa
Gaur irekiko da Artium Museoak sortu duen AMA Ikasketa Zentroa. Helburua, Artium Museoan antolatzen diren erakusketa proiektuekin lotuta, praktika artistikoak, ikerketak eta ezagutza ekoizpenak elkarrekin gurutzatu eta aktibatzeko espazio bat sortzea da.
Lehenengo programak bi egun iraungo ditu eta “Honako lur hura habitatzeko moduak” izenarekin aurkeztu dute. Marwa Arsanjos artistaren “Lurrak ez du jaberik izango” erakusketa izango du abiapuntu programa honek. Arsanjosekin batera Nader Koochaki eta Kimia Kamvari artistak egongo dira, baita Madrilen egoitza duen Paisanaje kolektiboa, Leire Vergara komisarioa eta Françoise Vergès arrazakeriaren eta kolonialismoaren aurkako aktibista feminista ere.
Artiumetik azaldu dutenez, jarduera guztiak irekiak izango dira Paisanajeren lantegia izan ezik, horretarako izena eman beharko da.
Martxoaren 3ko gertakarien 50. urteurrena ardatz hartuta, otsaileko programazioan, oroimenaren inguruko hausnarketa kolektibo bat proposatu nahi dute “Memoria taupariak: memoriaren euskarriak” izenarekin.

Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
