Abortu eskubidearen alde mobilizatuko da Itaia
Azkenengo hilabetean haurdunaldiak eteten dituen klinika baten aurrean biltzen egon dira antiabortistak. Abortu eskubidearen defentsan, elkarretaratzea deitu du Itaiak, bihar 18:30etan El Corte Inglés pareko plazan.
Otsailaren 18an, garizumarekin batera, hasi ziren antiabortistak kliniken aurrean biltzen. 40 días por la vida taldeak antolatutako elkarretaratzetan, antiabortistek haurdunaldia etetera doazen emakumeak jazartzen dituzte, klinikatik gertu otoitz egiten eta emakumeei zuzendutako kartelak eramaten. 40 días por la vida estatu mailan zabalduta dagoen talde antiabortista da, eta Gasteizen 2022an antolatu zen lehenengo aldiz. Aurten otsailaren 18tik martxoaren 29ra bitartean elkartu dira abortua gauzatzen duten kliniken aurrean, “inpunitate osoz”, Itaiak mahaigaineratu duenez. Izan ere, duela hilabete batzuk talde honetako kideak absolbituak izan ziren Gasteizko epaitegietan.
Gasteizko Itaiak salatu duenez, antiabortistak “inpunitate osoz ari dira Gasteizko klinikaren aurrean kontzentratzen eta abortuaren aurkako ideiak zabaltzen.” Azaldu dutenez, azkenengo hilabetean antiabortistak egunero bildu dira klinikaren inguruetan. Kontzentrazioekin batera, hirian zehar zeramikako fetuak banatu dituzte eta Santiago ospitale barruan kartelak jarri dituzte. 40 días por la vida taldeko kideek abortu eskubidearen alde egindako jardun oro erasotu dute: “mehatxatu egin gaituzte, argazkiak atera dizkigute, abortuaren alde jarritako aldarriak kendu dituzte…” seinalatu du Itaiak; “Hori guztia, noski, klinikara doazen emakume zein bertako langileak jazarriak direla salatu ostean eta epailearen zein poliziaren babespean”.
Hau guztia “bizi dugun oldarraldi erreakzionarioaren” baitan kokatu du Itaiak, eta emakumeen aldeko eskubideen aurkako ideiak gero eta hedatuagoak daudela ohartarazi du. Bestalde, enpresa pribatuen esku hartzea osasun sisteman salatu du Itaiak. Gaur egun EAEn egindako abortuen %95a zentro pribatuetan egiten dela seinalatu du antolakundeak, eta horrek “abortua kalitatezkoa eta unibertsala izatea eragozten du”.
Honen aurrean, mobilizazio bat antolatu du ostegun honetan, 18:30etan El Corte Inglés parean, Maria Sarmiento plazan. Emakumeon Antolakunde Sozialistak “abortuaren aurkako posizionamendu erreakzionarioei zein eskubide hori urratzen duen neurri orori aurre egitea” beharrezkotzat jo du, eta baita “doakoa, unibertsala eta kalitatezkoa izango den abortuaren alde egitea” ere.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
