Askapenak elkarretaratzea deitu du Kubaren alde
“Sin Cuba nada sería igual. Gora Kuba askatuta!” lelopean, Askapenak elkarretaratzea deitu du ostegunean, ekainaren 4ean, Andra Mari Zuriaren plazan 19:00etan. Donostian ere deialdi bera egingo da Boulevardean ordu berdinean.

Askapenak datorren ostegunean deitutako elkarretaratzeak Kubako iraultzaren aldeko aldarria indartu nahi du. Indar metaketa fase hau, AEBetako administrazioak, uharteko gobernuaren kontrako erasoa gogortu duen fase honetan artikulatu nahi dute. Askapenak, 90eko hamarkadan, SESB (Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna) deseginda eta Kuba “periodo berezian” sartuta zegoela, argitaratu zuten kartel bati heldu diote berriro. Kartel horretan gerrillariak zaldietan azaltzen dira, “Gora Kuba Askatuta! Sin Cuba nada sería igual” lelopean. “Hiru hamarkada eta erdi beranduago kemen eta duintasun irudi bera berreskuratu nahi dugu, Euskal Herritik gure elkartasun osoa herri kubatarrari helarazteko”, adierazi dute erakunde internazionalistatik.
Testuinguru larri bat azaldu du Askapenak sareetan igorritako komunikatu batean. Kubak 65 urteko blokeoa pairatzen du, eta azken hilabeteetan presioa areagotu da: Nicolás Maduro eta Cilia Flores diputatuaren bahiketak, Venezuelako petrolio horniduraren etetea, eta uhartea itotzeko estrategia gogortu dute. Gainera, Raúl Castroren kontrako kargu penalak AEBetan eta uharte inguruan gerraontzien presentzia “beldurra zabaltzeko eta presioa handitzeko” bideratuta daudela salatu du Askapenak.
Hala ere, komunikatuan “Kubako herriaren antolaketa, diziplina eta kontzientziari esker oldarrari aurre egiteko” gaitasuna azpimarratu dute. “Kubako iraultza gai izan da bere historian zehar jasotako eraso guztiei aurre egiteko: inbasioak, kontrairaultza, blokeoa, Fidel hiltzeko 600 plan baino gehiago…”, gogorarazi dute.“Euskal Herrian ere Kubako iraultzaren alde egin behar dugu”, diote Askapenako kideek testuan.
Bukatzeko, ohartarazi dute inperialismo hori Euskal Herritik ere elikatzen dela. Horren adibide dira, esate baterako, NATOn parte hartzea, Bardeetan estatubatuarrek jarraitzen duten entrenamendu militarrak, edota euskal enpresek AEBetako armagintzako negozioekin dituzten loturak.
Elkarretaratzea datorren ostegunean, ekainaren 4ean, izango da Andra Mari Zuriaren plazan. Donostian berriz Boulevardean egingo dute elkarretaratzea ordu berdinean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
