ZURIA  BELTZEZ  –  300+1  –  desbideraketa  sonikoa

ZURIA BELTZEZ – 300+1 – desbideraketa sonikoa

Gure bide desbideratuarekin jarraituz, kalitatezko doinu ugariei belarriak jartzen diegu. Kolore anitzetako kantak aukeratzen ditugu, musika beltz (eta zuriaren) sustraietatik bihotzetaraino doazen abestiei tartea eskaintzen. Honetarako, R&B, western bop, funk, rockabilly, soul, garage, glam-rock, psikodelia eta roots-reggae bezalako estiloak aldarrikatzen ditugu. Menperatzaileek ixilik nahi gaituztelako, oihukatzea dagokigu. Egizue garrasi, etsaiaren belarrietatik odola atera arte. Gora gure artean bizirik jarraitzen duen lorategia!

0- The Rondels – Back beat No.1 1- Carl Lester & the Showstoppers – When you see me hurt 2- Gladys Bruce – I’ve got a feeling for you baby 3- Jack Ford – That’s all you gotta do 4- Sidney Ester & the Dreamers – Let Me Walk With You 5- The Remains – Baby I believe in you 6- The Hobbits – Artificial face 7- The Rubber Band – Moonwalker 8- Shakane – I’m coming home 9- Javier Tudela – Tierra 10 – Shirley Ellis – That’s what the nitty gritty is 11- Arnold Blair – trying get next to you 12- Merhpouya – Boosehye moj 13- Creation Rebel – Mother don’t cry

Entzun
Participación  vecinal  de  Judimendikoak,  recogida  de  conclusiones

Participación vecinal de Judimendikoak, recogida de conclusiones

Desde la Asociación Vecinal Judimendikoak vieron la necesidad de recoger el parecer y la situación del barrio por parte de sus habitantes. Para ello instalaron una serie de buzones en 9 ubicaciones repartidas de forma estratégica para que estuviera a mano del mayor número posible de vecinos y de esta manera facilitar la aportación de todos.

De las propuestas recogidas en los buzones que se pusieron por el barrio han sacado varias conclusiones que van a mandar a los grupos políticos para que se tengan en cuenta y se han acercado a nuestros estudios Angel Y Jon para contárnoslas. Este informe está también en la pagina de la asociación Judimendikoak.

 

Entzun
Izaskun  Goienetxea  (Askapena):  “Eskuratu  nahi  dugun  burujabetza  lortzeko,  internazionalismoa  da  tresna  eraginkorrena”

Izaskun Goienetxea (Askapena): “Eskuratu nahi dugun burujabetza lortzeko, internazionalismoa da tresna eraginkorrena”

30 urte Askapena Euskal Herriko erakunde internazionalista jaio zenetik. Zarautzen egin zuten euren lehenengo asanblada 1987an, eta 30 urteren ondoren, orduko eta gaurko Askapenako militanteak. Urteak pasa arren Euskal Herri  sozialista, feminista, euskaldun eta internazionalista baten alde borrokan jarraitzeko deia egin dute, brigadak, hitzaldiak, formakuntzak edota ekimen ezberdinak hartuz oinarritzat horretarako.

Erakunde <internazionalistako izaskun Goienetxearekin hitz egin dugu ARABA HIZPIDEn, iraganaz, orainaz, eta etorkizuneko erronken inguruan. urriaren 7an, 30. urteurrena ospatzeko jaialdia ospatuko dute Berriozarren.

Entzun
Herritarren  %32ak  baino  gehiagok  bozkatu  du  Gure  Esku  Dagok  Araban  antolatutako  herri  galdeketetan

Herritarren %32ak baino gehiagok bozkatu du Gure Esku Dagok Araban antolatutako herri galdeketetan

Euskal Herriko gainontzeko herrietan baino parte hartze altuagoa egon da Legutio eta Urkabustaizko galdeketetan. Gure Esku Dagoren arabera,  “iraultza demokratiko” baten aurrean gaude. Gasteizen ere, erabakitzeko eskubidea gauzatzeko egitasmoak martxan daude.

 

Araban ere, erabaki dute. Eta itxura guztien arabera, tren luze baten lehenengo bagoiak baina ez dira izan Urkabustaizko eta Legutioko herri galdeketak.

Urkabustaizko parte hartzea izan da Arabako bi herrietako altuena: bozkatzera deituta zeuden herritarren %36ak baino gehiagok bozkatu du. Legution, aldiz, herritarren %32,29ak baino gehiagok bozkatu zuen. Euskal Herriko 50 udalerritan egindako galdeketetan, %25,49ko parte hartzea egon da, Arabako herrietan baino gutxiago. Bietan, erraz irabazi du baietzak, baina egon dira ezezko bozak edota txuri bozkatu dutenak. 

 

Emaitzak

Legutio | “Nahi duzu Euskal Herri independente bateko herritarra izan?”
Bozkatzera deituta: 1.499
Bozkatu zuten: 484
Parte-hartzea: % 32,29
Bai: 439
Ez: 35
Zuriak: 5
Baliogabeak: 5

Urkabustaiz | “Euskal Herri burujabe bateko herritarra izan nahi al duzu?” 
Bozkatzera deituta: 1.088
Bozkatu dutenak: 394
Parte-hartzea: % 36,21
Bai: 372
Ez: 17
Zuriak: 5
Baliogabeak: 0

Bi herri galdeketa hauekin, Arabako hiru udalerritan egin ditu jada Gure Esku Dagok herri galdeketak: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Guztira, orain arte, 3.200 lagunek bozkatu dute herrialdean.

Hiru herri galdeketa egin dira orain arte Araban, hirurak Gorbeialdean: Aramaion, Legution eta Urkabustaizen. Aramaion, parte hartzeak %50a gainditu zuen. 

Antolatzaileak “oso pozik” agertu dira emaitzekin, eta zifretan zentratu baino, prozesu guztia aztertzeko beharra ikusi dute: “Hauteskunde ofizialetako dirua, baliabide informatikoak … ez ditugu. Baina gogoak ditugu, asko gainera”, adierazi du Gure Esaku Dagoko Angel Oiarbidek. Honen ustez ere, “iraultza demokratiko” baten aurrean gaude. 

Gasteizi dagokionez, sinadura bilketa abiatu dute Gure Esku Dagotik, 2019an herri galdeketa egin ahal izateko, gainontzeko hiriburuetan bezala. Maiatzaren 21era arte, galdeketa hau posible egin ahal izateko sinatu ahal izango da, besteak beste, Arabako hiriburuko eskola zein taberna ezberdinetan.

*Erlazionatutako artikuluak:

 

 

 

1 orrietatik 1 orria1

Uso de cookies

Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.

ACEPTAR
Aviso de cookies