Idurre Eskisabel (Euskalgintza Kontseilua): “Euskara lehenago ere egon da egoera larrian, oraindik garaiz gaude”
Euskara larrialdi egoeran dagoela adierazi dute Euskalgintza Kontseilutik. Euskaltzale elkarte askok ere, diagnosi linguistikoa zein den ikusita, larrialdia deklaratzearen alde egin dute. 2025era begira "larrialditik indarraldira" pasatzeko prozesua abiarazteko beharra azpimarratu dute, hiztun komunitate eta herritarrei ekintzara batzeko deialdia luzatuz.