Kontziliazioagatiko lanaldi murrizketek osagarrien %100 kobratu ahal izango dute
Lana eta familia bateragarri egiteagatik lanaldia murrizten duten langileei antzinatasun plusaren eta garapen profesionalaren osagarriaren ehuneko ehun jasotzeko eskubidea onartu du Gasteizko auzitegi baten epai batek.
Gasteizko Instantzia Auzitegiak antzinatasun plusaren eta garapen profesionalaren osagarriaren ehuneko ehun jasotzeko eskubidea aitortu die lana eta familia uztartzeagatik lanaldi murrizketan dauden langileei.
ESK sindikatuak eraman zuen epaitegietara osakidetzako langile baten kasua. Sindikatuaren arabera, kontziliaziorako eskubidea baliatzeak ezin du soldata eskubidearen galera ekarri. Izan ere, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutuak bizitza pertsonala eta lana uztartzeko eskubidea jasotzen du.
Sindikatuak ohartarazi duenez, egoera honek emakumeei eragiten die zuzenean, haiek izaten baitira familia zaintza bere gain hartzeko lanaldia murrizten dutenak. Osakidetzaren II. Berdintasun Planek jasotzen dituen datuen arabera, Zaintzengatik egiten diren lanaldi murrizketen %91a emakumeei dagozkie. Horregatik, egoera horietatik eratorritako edozein zigor ekonomiko zeharkako diskriminazioa dela ondorioztatu du epaiak.
Epaiak soldata arrakalari aurre egiteko bide garrantzitsua irekitzen duela azaldu du ESK-k. Hala ere, sindikatuarentzat ez da nahikoa. Ohartarazi duenez, zaintzaren problematika egiturazkoa da, eta zuzenean eragiten die emakumeek lan eremuan pairatzen dituzten desparekotasunei. “Instituzioek zaintzen banaketarekin eta emakumeen lan baldintzekin zerikusia duten neurri sakonak eta egiturazko erreformak bultzatzen ez dituzten bitartean, era honetako sententziek arazoaren erroari heltzen ez dioten konponbide partzialak izaten jarraituko dute”, adierazi du ESK-k.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
