Aniztasun guztien alde altxa dira asteburu honetan ehundaka pertsona Errota auzoan antolatutako bi lasterketetan
Larunbatean 400 ume baino gehiagok parte hartu zuten lasterketan eta igandean 180 pertsonako parte hartzea izan zen helduen lasterketan. Arabako produktu ezberdinen eta auzoko komertzio zein eralkarteek emandako sari ezberdinen zozketek, gargantuak, buru handiek eta Roberto Ruiz auzokideari egindako omenaldiak auzoko jaiak berotzen hasteko aukera polita eskeini zuten Aldabe kalean zein Kutxa plazan.
