HALA BIDEO | Gasteizko Herri Dendak bere ateak ireki ditu
Urtero legez, gabonetako datak hurbiltzen diren heinean, Herri Mugimenduko eragile ezberdinen artean herri-denda irekitzen dute hilabete batez. Bertan, kolektibo ezberdinek euren materiala jartzen dute salgai, beste sorpresa askorekin batera. Kutxi kaleko 71. zenbakian kokatuta egongo den txokoa hilabete batez egongo da irekita.
