Gasteizko herri mugimenduak Herri Denda irekiko du gaur
Gaur irekiko ditu Herri Dendak ateak eta egunero irekiko da urtarrilaren seira arte. Bertan Gasteizko herri mugimenduko material anitz erosteko aukera izango du gerturatzen den pertsona orok. Azoka herrikoia Aiztogile kaleko 35. zenbakiko behe solairuan dago kokatua.
