Otsailaren 7an hasiko da 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa
Izaskun Arrue Kulturgunean aurkeztu dute Arabako Bertsolari Txapelketa. Otsailaren 7an emango zaio hasiera Oiongo Bazterra aretoan eta martxoaren 28an amaituko da Gasteizko Europa Jauregian.
Arabako Bertsozale Elkarteak Izaskun Arrue Kulturgunean aurkeztu du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketa. Antolatzaileek Arabako bertsogintzak egin duen ibilbideari eman diote garrantzia. 1984an jokatu zen lehen Bertsolari Txapelketa, orain dela 42 urte. Arabako Bertsozale Elkartetik diote ordutik gaurdaino aldaketa ugari jasan dituela txapelketak baina ibilbide horren ondorioz dagoela gaur egun dagoen lekuan.
1990. urtetik 2001 urte bitartean Prudenzio Deuna Sariketa bezala ospatzen zen. 2002. urtean hartu zuen berriro Arabako Txapelketa izena eta horrela jarraitu du gaur egun arte. Bidean aldaketa eta berrikuntza ugari gehitu dira, tartean Arabako Bertso Kuadrilla artekoa 2010ean edo Arabako Binakako bertsolari Txapelketa 2021ean.
Txapelketaren egitura
Hurrengo egitura izango du 2026ko Arabako Bertsolari Txapelketak. Lehenengo fasean hiru saio egingo dira eta horietan hamazortzi bertsolarik hartuko dute parte. Bigarren fasean, finalaurrekoan, bi saio izango dira eta hamabi bertsolari egongo dira buruz buru. Bukatzeko, finala sei bertsolariren artean jokatuko da. Orotara bost saio izango dira aretoetan eta ondoren, seigarrena, finala izango da.
Txapelketan Arabako bederatzi epaile arituko dira eta hamaika gai jartzaile. Sarrerak urtarrilaren 22tik aurrera egongo dira eskuragarri www.bertsosarrerak.eus webgunean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
