Osasun mentalak Gasteizko eszenatokiak hartuko ditu
Les Bobé Bobé antzerki taldeak Sukharte jaialdia antolatu du. Ekimenak arte eszenikoak eta buru ongizatea uztartuko ditu, eta urriaren 9tik 18ra bitartean hainbat jarduera antolatu dituzte Gasteizko txoko ezberdinetan.
Sukharte jaialdia antolatu du Les Bobé Bobé antzerki taldeak, urriaren 9tik 18ra bitartean Gasteizen. Jaialdiak arte eszenikoak eta buru ongizatea uztartuko ditu eta hitzaldiak, tailerrak eta ikuskizunak izango dira Gasteizko txoko ezberdinetan. Ekimenak buru ongizatea jarri nahi du oholtza gainean, eta horretarako egitarau oparoa antolatu du Les Bobé Bobé taldeak.
Taldeak arte eszenikoen eta gizartearen arteko lotura aldarrikatu du, eta antzerkiaren potentzialitatea azpimarratu nahi izan du: “Jakin badakigu esperientzia propioagatik ,arte eszenikoek antzerkia praktikatzen duten pertsonen bizi-kalitatea hobetzen dutela. Eta taldean lan egiteko, entzute aktiboa eta enpatia garatzeko aukera ematen dute. Gure ideologietatik urrun dauden diskurtsoak dituzten pertsonaien ulermena ere sustatzen dute”.
Euskal eszenako zein gure mugetatik kanpoko artistek osatzen dute aurtengo Sukharte jaialdiaren programa. Egitarauak ongizate mentalarekin lotutako gaiak jorratuko ditu antzezlanen bidez, hala nola depresioa, bakardadea eta suizidioa. Horretaz gain, yoga, meditazioa, tailerrak eta hitzaldiak jasoko ditu programak. Hona hemen egitaraua, osorik:
Jaialdia urriaren 9an hasiko da Ane Gebara & Bitsa konpainiaren Tirando del hilo antzezlanarekin Aldabe gizarte etxean. Urriaren 10ean, goizean, Jason Guerrak antzerki komiko tailerra emango du La Monstrenkan, eta arratsaldean Cía Teatrearte konpainiak Un millón de razones emanaldia antzeztuko du Aldabe gizarte etxean. Urriaren 11n, María Isabel Saínz Zapaterok estresa eta antsietatea kudeatzeko yoga integrala tailerra emango du, Extremadura kaleko la Pelukonan. Arratsaldean La Razón de la sinrazón lana aurkeztuko du Sapo producciones taldeak. Urriaren 12an, natura eta ongizate tailerra egongo da La Pelukonan.
Hurrengo astean, urriaren 15an ekingo diote berriro egitarauari. Egun horretan, Mental Coffee topaketa sozial informala antolatu dute Eva Forest Liburutopian. Urriaren 16an, Cía Acorralado taldeak Abrazolamp 2 antzezlana aurkeztuko du Aldabeko gizarte etxean. Urriaren 17an, inprobisazio tailerra antolatu dute la Monstrenkan, eta Izaskun Arrue Kulturgunean Kolektivo Monstrenkok Razka Nazka, eta Gehibat konpainiak Zazpi Urte eta Erdi ekimenak antolatu dituzte. Jaialdiari amaiera emango diote urriaren 18an. Alde batetik Josune Velez de Mendizabal eta Ane Arrugaetaren eskutik Mareando la perdiz paseo-deriba izango dugu Ignacio Aldecoa kultur etxean, eta bestetik, La Monstrenkan Jon Garridok Garun Null (0) lana aurkeztuko du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
