Joseba B. Lenoirrek disko berria aurkeztu zuen ostiralean, “Instro Vol.3”
Bere bakarako hirugarren lan instrumentala aurkeztu zuen ostiralean Gasteizko Vinyloran, "Instroak Vol.3", Larraitz Zuazok zuzendutako "Bai, bagara" filmerako osatu duen soinu bandan oinarrituta.
“Instro Vol.3” lana aurkeztu zuen ostiralean Joseba B. Lenoirrek Gasteizko Vinylora dendan. “Bai, bagara” Larraitz Zuazok zuzendutako road trip estiloko dokumentalerako egindako soinu bandarako osatutako abestiak bildu ditu bertan.
Orotara zortzi abestiz osatutako diska da ostiralean aurkeztutakoa, Joseba B. Lenoirren estudioan bertan grabatua eta Felix Buffek baterian lagundua. Felix Buffena da diskak duen kolaborazio bakarra. Nahasketa Iñigo Irazokirekin elkarlanean egin du Berako Atala estudioan eta Erraia Diskoak eta frobbiden Colours zigiluarekin kaleratu du Josebak. Diskoa internet bidez, Bilboko Power Recordsen eta Gasteizko Vinyloran salduko dira.
Behin diskoa kaleratuta, Joseba B. Lenoir Gang-ekin hau zuzenean aurkezteari ekingo dio hurrengo hilabetetan. Larraitz Zuazok berak irudiak egokituko ditu zuzenekoetarako.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!