Ziargi (Can Batlló) Publikoa dena beste modu batera kudeatzeko aukera da
Bartzelonako Sans auzoko Can Batlló gune autogestionatuaz mintzatu gara Hizpidean.

Lau astetik behin izaten dugun proiektu autogestionatuen programan Herrialde Katalanetara jo dugu gaurkoan, izan ere, Bartzelonako Sans auzoan kokatua dagoen Can Batlló gune autogestionatuaz hitz egin dugu bertako zenbait proiektutako kidea den Ziargirekin.
Gunearen historiaz mintzatu gara, baita antolakuntzaz eta lan taldeez ere. Azpimarratu du publikoa dena beste era batera kudeatzeko bidean saiakuntzak egiteko aukera ematen duen espazioa dela Can Batlló. Militantzia eta lana uztartu behar direla aldarrikatu du, espazio kulturalak aisialdia, soilik, eskaintzen duten gune ez bilakatzeko borrokan jarraituz.
Amaitzeko, aurrerantzean dituzten erronkak aurkeztu dizkigu Ziargik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
[:es]¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!
[:]