Euskara bizi da Trebiñu sagardotegian
Markinez-Amozarrain sendikoak euskaraz aritzen dira etxean eta lantokian. Euskaldun asko hartzen dute haien ogibide den sagardotegian. Trebiñun daude, eta izen bereko sagardotegian euskara lehen lerroan izan dadin saiatzen dira. Lazarraga Saria ere irabazi dute, eta xumetasunez jaso: “Egongo da, hor nonbait, euskararen erabileraren alde gu baino askoz gehiago egiten duen jendea”.