Espainiako espetxeetako koronabirusaren kudeaketaren salaketa egin dute Sarek, Etxeratek eta Salhaketa Arabak
Atzo, maiatzak 5, eskainitako agerraldian Espainiako kartzeletako koronabirusaren kudeaketaren salaketara batzeko deia luzatu zieten eragile poilitiko, sozial eta sindikalei. Espetxeetako bizi baldintzak eta osasun-laguntza eskas eta endemikoak "eztandarako prest dauden lehergailuak" direla adierazi zuten Sarek, Etxeratek eta Salhaketa Arabak