Pilota, Serviniren teilatuan
Baikor agertu dira Kereila Argentinarra Sostengatzeko Estatuko Koordinakundeko kideak Maria Servini epaileak Martin Villa ministro ohi frankista prozesatzeko hartu behar duen erabakiaren inguruan. Iragan astean deklaratu zuen, lehen aldiz, Argentinako Kereilaren barruan, Francoren diktadurako arduradun batek.