“Bizitzen aldeko hautuan” berretsi eta osasun neurri eraginkorrak aldarrikatu ditu Ernaik
Eusko Jaurlaritzaren Lakuako bulegoen aurrean agerraldia egin dute Ernaiko kideek gaur goizean. Nafarroako eta EAEko gobernuei sei neurri zehatz exijitu dizkiete: garraio publikoa indartzea, hezkuntza ratioak jaistea, alokairuen ordainketak etetea, lanpostuak defendatzea, oinarrizko errenta duina bermatzea eta kriminalizazioa gelditzea.