Nola da Gasteiz sionismoaren konplize?
Israelen aurkako BDZ mugimenduak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek antolatuta, Palestinaren egoerari buruzko jardungo dute asteazkenean, azaroak 30, Agus Gorbea eta Ester Muñozek Gasteizen, Hala Bedi tabernan egingo den hitzaldian.
Agus Gorbea Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeko ekintzailea da eta eta Palestinan brigadista lanetan ibili berri da urrian. Ester Muñoz BDZ mugimenduko kidea da. Biek ere Palestinaren okupazioa izango dute hizpide, baina, batez ere, sakonean azalduko dituzte Gasteizek eta Euskal Herriak sionismoarekin dituzten konplizitateak.
“Palestinako okupazioa hementxe hasten da!” izenburupean egingo dituzte hitzaldiak, azaroaren 30ean, 18:30etan Hala Bedi tabernan. Israelen aurkako BDZ mugimenduak eta Ongi Etorri Errefuxiatuak taldeek antolatu dute.
⬇️⬇️⬇️⬇️
Gogoratu!
Hurrengo astezkenean hitzordu garrantzitsu bat daukagu Palestinako egoera ezagutzeko eta Gasteizek sionismoarekin duen konplizitateaz jakiteko.
🔥🔥🔥🔥
Boikot Israel! Palestina askatu!! pic.twitter.com/YxQWJDgcDw— Gasteizko Askapena (@askapenagasteiz) November 27, 2022
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!