Martxoak 3 eta Memoria Garak lortu dute instituzioek akordioa bermatzea
Goizeko lehen orduan oharra igorri dute Martxoak 3 elkarteak eta Memoria Garak, Memoria Gunearen proiektuan inplikatutako instituzioei eta talde politikoei zuzendua. Ohar horretan eskatu dute 2021ean adostutako kolaborazio-hitzarmena beteko dela bermatzeko, azken asteetako “deklarazio kontraesankorren eta sortutako deskonfiantzaren aurrean”.
Elkarteek esan dute, gainera, ez zutela memorialaren fundazioaren estatuturik onartuko -berriki instituzioek egin dieten proposamena-, hitzarmena beteko dutela “publikoki eta sinatuta” adierazi arte.
Ordu batzuetako tentsioaren ondoren, jaso dute erantzuna: Eusko Jaurlaritzak sinatutako dokumentu bat helarazi du eta ontzat eman dute elkarteek, “konpromiso instituzionalaren lehen berme gisa”.
Adierazi dute, hala ere, “oso adi” jarraituko dutela, “akordioa osorik bete dezaten eta prozesu honetan benetan parte hartuko dugula berma dadin”.
🎯Hasta que no exista esa garantía de que el acuerdo adjunto, propuesto por las instituciones y aprobado por Martxoak 3 y Memoria Gara, se va a respetar en su totalidad: NO aprobar los Estatutos de la Fundación.
Firmado #Martxoak3 elkartea & @MemoriaGara pic.twitter.com/A4zf3HXnZL
— Martxoak 3 #M3MORIA (@Martxoak3) February 24, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!