Margoketa homofobo bat egin dute Gasteizen
Arriagako ermitako paretean egin dute. Ikusgunek gertakari homofobo bezala erregistratu du eta udalari ezbatzeko eskatu dio.
“Fuera maricones” leloa eta esbastika bat margotu dituzte espraiarekin Arriagako ermitan. Ikusgune Gasteizko LGTBI+fobiaren aurkako behatokiak eman du gertakari homofoboaren berri eta erregistratu egin duela adierazi du. Behatokiak egiten duen irakurketa argia da: gorroto delituen gorakadaren markoan kokatzen da margoketa. Gasteizko Udalari ezabatzeko eskatu diote.
🏳️🌈⚠️ Margoketa gertakari homofobotzat erregistratu dugu.
Gorroto diskurtsoen gorakadaren erakusle da.
Udalari margoketa ezabatzeko eskatu diogu.🏳️🌈⚠️Hemos registrado la pintada como incidencia homofoba. Es un ejemplo del aumento de los discursos de odio.
Hemos pedido a… pic.twitter.com/9NSPCUtvxF— Ikusgune (@ikusgune) July 21, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!