Irailean bueltatuko dira Hala Bediko magazinak
Amaitu dira 2017-2018 ikasturteko Hala Bediko magazinak: Suelta La Olla, Araba Hizpide eta Kantoia oporretan daude. Oporretan baino, datorren ikasturtea prestatzen, irailean ahalik eta lasterren bueltatzeko uhinetara.
Bide batez, milesker magazin hauek posible egiten dituzten iritzi-emaile, kolaboratzaile, elkarrizketatzaile, elkarrizketatu, fonotekako kide… Guzti-guztiei.
Irailean itzuliko dira magazinak, baina uda bitartean, halabedi.eus-en jarraituko dugu egunerokotasunaren berri ematen. Gainera, gogoratu abuztuaren 3tik 9ra txosna jarriko dugula Gasteizko Txosnetan.
Abuztuaren 6an, Hala Bedik 35 urte beteko dituen egunean, ‘Procesion de las farolas’ delakoa egingo dugu 20:30etatik aurrera.
Gure txosnan txanda bat egin nahi izanez gero, zabalik duzu aukera: bete formularioa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!