Hitzaldi-zikloa aurkeztu du Araba Bizirik!-ek
Gaur, irailak 24 hasiko da zikloa eta urriaren 23an amaitu, manifestazioa deitua duten egunean. Arabako hainbat herritan izango dira hitzaldiak.
Araba Bizirik! plataformak hitzaldi-zikloa abiatuko du gaur, irailak 24, eta urriaren 23an amaituko da. Izan ere, Arabako lurra defendatzeko manifestazioa deitu dute egun horretarako, eta deialdiari begira egiten ari diren aurrelanketaren baitan kokatu dute zikloa.
Hitzaldi horiek “bizitza eta gure lurraldea mehatxatzen duten makroproiektuen aurrean” planteatzen dituzten arrazoiak azaltzeko beta izango dira, eta baita “alternatibak eztabaidatzeko topagune” ere.
Gaur izango da lehen hitzaldia, Aguraineko gaztetxean, Aroztegia gelditzeko borrokaren ingurukoa. Beste sei hitzaldi izango dira urrian zehar Araban. Azkena urriaren 23an izango da Gasteizko gaztetxean, mobilizazioa deitu duten egunean.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!