Aratz Estonba (Askapena): “Iranek zaplazteko bat eman digu mendebaldeko herrioi”
Iranek Qasem Soleimaniren hiletari indartsu erantzun dio.
Urtarrilaren 3an AEBetako tropek Irango Iraultzaren Zaindarien buruzagia zen Qasem Soleimani erail zuten, ondorioz Iranek hainbat ekintza ofentsibo burutu ditu eta erresistentzia ardatza indartu egin da. Gaiaren inguruan hitz egiteko, Askapenako kidea den Aratz Estonba izan dugu Hizpidean.
Azken ekintza, urteetan zehar inperialismoa aurrera eramaten ari den dinamika baten baitako zer edo zer dela azaldu digu, izan ere, Ekialde Hurbila geoestrategikoki oso garrantzitsua da, izan baliabide naturalengatik, izan Errusia eta Txina baztertu edo inguratzeko, AEBen hegemonia zalantzan jar dezaketenak baitira.
Aratzek azaldu digu, hegemonia honetatik multipolaritate batera goazela eta Iranek agerraldi garrantzitsu bat egin duela erresistentziaren ardatza diren banderak inguratuz. Bere aburuz, mezua argia da: Estatu Batuek jasoko duten erasoa ez da frontala izango, baizik eta asimetrikoa, hau da, ez da ejertzito bat beste baten kontra arituko, baizik eta gerrilla gerra moduko bati ekingo dio Iranek AEBek alde egin arte.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!