Pedalei eragiten iritsi da dispertsioaren amaieraren aldarria
Gasteizen amaitu da Orain Presoak dinamikaren baitan egin dute bizikleta martxa, lau egunetan zehar Mont de Marsaneko eta Zaballako espetxeak lotuz. 300 bat lagunek hartu dute parte tourrean.
Uztailaren 20tik 23ra ospatuko den bizikleta martxa amaitu da. Martxa Mont de Marsan espetxetik abiatuzen ostiralean da eta Baiona, Donosti, Altsasu eta Gasteiz zeharkatu duen tourrak 300 lagun bildu ditu guztira. Azkenengo etapa Altsasu-Zaballa izan da, Gasteizetik igaroz eta Arabako hiriburuan ekitaldia, familia argazkia eta luntxa eginez.
“Ekimen honen bitartez, une honetan euskal presoei egozten zaien salbuespen egoerarekin amaitu beharra dagoela aldarrikatu nahi izan dugu; urrunketa politikak zuzen-zuzenean senideen kolektiboan eragiten duen sufrimendua nabarmenduz”, azaldu zuten martxaren aurkezpenean. Frantziar estatuan ekimen hau hastea ez zen kasualitatea izan: «Frantziar gobernuak gai honekiko aldaketarako duen borondatea erakutsi du”.
Adierazi dutenez, Iparraldeko eredua jarraitu beharreko bidea da. “Lan lerro hori jarraituz, gizarte zibilaren eta adostasun sozialaren bultzadaz, dugun babes instituzional eta sindikala kontuan izanik, espainiar estatuan ere bide horretan urratsak ematen has daitezen lortu beharra dugu”. Gaineratu dutenez, Zaballa espetxe politikaren aldaketaren ikur bihurtzea nahi dute.
Sareko bozeramaile Joseba Azkarragak lau alderdi hauei konponbidea emateko beharra nabarmendu du berriz ere:
- Larriki gaixorik dauden euskal presoek pairatzen duten egoera jasanezina da, bizitzeko eskubidea eta osasunerako eskubidea edonork duela kontuan izanik.
- Lehen gradu ezarpenaren amaiera, lehen gradua baita salbuespen politikaren eta giza eskubideen urraketaren bermatzailea.
- Salbuespen legediaren indargabetzea.
- Beste estatu batean aurrez betetako zigorren kontaketa europar legediak eskatu bezala egin beharra.
Orain Presoak martxaren
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!