Gure Zirkua Gasteizera iritsiko da asteburuan
Lehen denboraldiko arrakastaren ostean, Iker Galartza aktoreak zuzendutako euskal zirkua Gasteizen egongo da. 16 emanaldi ezberdin eskainiko ditu maiatzaren 31tik ekainaren 15era bitartean eta sarrerak salgai daude jada.
Gure Zirkuak bigarren denboraldia hasiko du apirilean. Iker Galartza aktoreak zuzendutako taldeak euskaraz ere zirkoa egin daitekeela erakutsi zuen iaz, sold out ezberdinak eginez batez ere Donostian. Orain, asmo berdinarekin datoz Gasteiza maiatzaren 31tik ekainaren 15era.
Iker Galartzak egitasmo hau martxan jartzea erabaki zuenean “apustu arriskutsua” zela aitortu zuen, baina lehenengo denboraldian oso kritika onak izan zituen eta sarreren salmenta ere ondo joan zen, beraz udara honetan zirkua berriz martxan jartzea erabaki dute
Gasteizko ikuskizunetarako sarrerak hemen daude salgai:
- Maiatzak 31, ostirala: 18:00 (agortuta) eta 20:30 (agortuta).
- Ekainak 1, larunbata: 17:00 (agortuta) eta 19:30 (agortuta).
- Ekainak 2, igandea: 17:00 (agortuta) eta 19:30 (agortuta).
- Ekainak 7, ostirala: 18:00 (agortuta) eta 20:30.
- Ekainak 8, larunbata: 17:00 (agortuta) eta 19:30 (agortuta).
- Ekainak 9, igandea: 17:00 (agortuta) eta 19:30 (agortuta).
- Ekainak 14, ostirala: 18:00 (agortuta) eta 20:30.
- Ekainak 15, larunbata: 17:00 (agortuta) eta 19:30 (agortuta).
Hala ere, sareetan aurreratu dutenez, sarreraren bat beti gordetzen dute zirkuko txarteldegian erosteko. 12 euroko prezioa izango dute hauek.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!