Gazte batek ETT batera kateatu du bere burua prekarietatearen kontra
Gazte bat Frantzia kaleko ETT (Empresa de Trabajo Temporal) batera kateatu da, Ernai Gazte Antolakundeak deitutako prekarietatearen aurkako martxen baitan. "Bizitzak biziarazi" lelopean, gazteen prekarietatearen erantzuleak jopuntuan jarri nahi izan dituzte
Ekainaren 13tik hasita, prekarietatearen aurkako martxak egiten ari dira gazteak. Atzo auzoz auzoko egitaraua aurrera eraman ondoren, gaur, Gasteiz mailan fokoa jarri, eta goizean goizetik hasi dituzte protestak: goizeko 08:30etan, «Hautsi ditzagun esplotazioaren kateak» izenpean eginiko ekimen batean, gazte batek bere burua Frantzia kaleko ETT batean kateatu du, «Euskal gazteria lehen lerrora!» irakur daitekeen zapi gorria soinean.
Udaltzaingoa eta suhitzaileak ordu erdira iritsi dira gaztea zegoen tokira, eta katea askatu ondoren, Mozal Legea ezarriko diotela jakinarazi diote, desordenak egotzita.
Gazteek bizi duten ziurgabetasun egoera gizarteratu, eta borrokara batzeko deia luzatu dute, besteak beste. “Gazteok pairatzen duguna, esplotazio berdinaren forma konkretua besterik ez da eta honen aurrean argi daukagu borrokak soilik era kolektiboan irabazi ahal ditugula»
Gaur arratsalderako mobilizazioa deitu dute, 18:00etan Desanparadasetik hasita. Eta larunbatean, ekainaren 15ean, Gasteizen ekitaldi zentralak egongo dira, Euskal Herri mailakoak: 12:00etan Artium plazan bilduko dira, harrera asanbladan, eta 19:00etan amaiera ekitaldia egingo dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!