Eguzki plakak instalatzen hasi dira Errekaleorren
Sistema guztiz autonomoa izango da eta 270 plaka instalatuko dituzte guztira. Coopfunding kanpainan parte hartu zuten herritar guztiei eskerrak eman nahi izan dizkiete errekaleortarrek.
Azkenean bai. Euskal Herriko irla energetiko handiena izateko bidean da Errekaleor. Hilabeteetako lanaren ostean, hasi dira eguzki plakak instalatzen Gasteizko auzo askean.
Azaldu dutenez, azken hilabeteetan energia instalazioaren diseinua fintzen eta beharrezko guztia lortzen egon dira. Emaitza: lehenengo eguzki plakak auzoko frontoian.
Instalazioaren xehetasunak:
- Instalazioa amaitzerakoan, 70 KW-eko ekoizpena izango du, sistema guztiz autonomoa izanik.
- Guztira 270 plaka instalatuko dira, eta bakoitzak 260 W produzitu ditzake bere maximoan.
- Eguzki plaka guztiak bere lekuan kokatu ondoren, energia hori biltzeko zirkuitoa osatuko dute: bateria sistema handi batek argindarra amankomuneko guneetara eta etxeetara bidaliko du, inbersoreekin lagunduta.
Auzoko kideek adierazi dutenez, lana dute oraindik, «baina gogotsu gaude». Maiatzaren 18ko argi mozketatik sei hilabete beteko direnean, jendearen elkartasuna eskeratu nahi izan dute.
Izan ere, gogoratu beharra dago 110.000€ inguru lortu zituztela coopfunding kanpainari esker. «Errekaleor bizirik eta argitsu mantentzea jende ugariren nahia dela argi gelditu zen beste behin ere», gaineratu dute.
¿Quieres apoyar a Hala Bedi?
En Hala Bedi construimos un proyecto comunicativo libre, comunitario y transformador. En el día a día, cientos de personas participamos en este proyecto, observando la realidad que nos afecta y tratando de transformarla junto a los movimientos populares.
Nuestros contenidos son libres porque nadie nos dicta qué podemos publicar y qué no. Y porque difundimos estos contenidos de forma libre y gratuita, con el objetivo de difundir, compartir y transformar.
Sin halabelarris, las socias y socios que apoyan económicamente a Hala Bedi, esto no sería posible. ¡Hazte halabelarri y apoya a Hala Bedi!