Errigorako kanpaina abian da!
Aurten ere martxan jarri da Errigorako "Nafar hegoaldeko uzta, euskarari puzka" kanpaina, eta Aintzanerekin hitz egin dugu edizio honetako nondik norakoen inguruan gehiago jakiteko.
Elikadura burujabetza abiapuntu, lurraldearen eta bertako kulturaren arteko harremana lantzeko nazio ariketa da Errigora. Hamabigarren urtez “Euskarari Puzka” kanpainak Nafarroako hego eta erdialdea bereuskaratzen laguntzen jarraitzen du, orain arteko balore eta xede berdintsuarekin.
Auzolan berriak egon dira aurten saskiak prestatzeko, iazko arrakasta gainditu nahian eta euskarak Hego Euskal Herrian mugarri berriak lortzen dituen heinean. Kanpainari babesa emateko epea azaroaren 13ra arte da.
Elkarrizketa osorik:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!
