Pentsionisten mugimenduaren indar erakustaldi berria
Manifestazioak deitu zituen larunbatean pentsionisten mugimenduak Hego Euskal Herriko hiriburuetan, Gasteizen ere ehunka lagun atera ziren kalera.
Pentsionisten mugimenduak indar erakustaldia egin zuen larunbatean, milaka lagun atera ziren Hego Euskal Herriko hiriburuetara pentsio duinen defentsan. Gasteizen ere ehunka herritar atera ziren kalera.
Mezu argia luzatu zieten Madrileko Gobernuari, Eusko jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari: “Pentsioen gaiari heldu eta hauen defentsan aritzea”. Gazte, ikasle eta mugimendu feministak bat egin zuten deialdi eta aldarriekin eta zutabeak antolatu zituzten manifestaziora batzeko.
Larunbateko mobilizazioak urtarrileko bigarren hamabostaldian Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitu duen Gerba Orokorraren baitan kokatu zuten. Abenduan mobilizazio gehiago iragarri dituzte Eusko jaurlaritzari eta Nafarroako Gobernuari “pentsio duinak bermatze aldera eskura dituzten eskumen guztiak erabiltzeko” eskatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!