EKONOMIA | Langileak berriro lanera; krisiaren A eta B agertokiak; eta enpresa handien nazionalizazioa
Ekonomiari eskaini diogu tartea astero bezala, Ekai Centerreko Adrian Zelaiare eskutik. Aste honetan berriro ere milaka langile euren lanpostuetara itzultzearen inguruan aritu zaigu, neurro eta erabaki aldaketaz, eta horren atzean egon daitekeenaz. Baita Ekai Centerrek egindako krisiaren A eta B agertokiei buruz ere. Azkenik, Frantzia eta Alemanian enpresa handien nazionalizaziorako aukerak mahaigainean jarri izana ere izan dugu hizpide.
-
Hizpidea: EKONOMIA | Langileak berriro lanera; krisiaren A eta B agertokiak; eta enpresa handien nazionalizazioa00:18:27
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!