Denon bizitzak erdigunean! Arabako herri akordioaren aurkezpena
"Denon bizitzak erdigunean" dinamikaren baitan, Araban Herri Akordio propioa osatu dugu eta ostegun honetan aurkeztuko da Gasteizen, Etxanobe lorategian, 19etan.
“Denon bizitzak erdigunean” dinamikari jarraipena emanez, Araban Herri Akordio propioa
eraiki da, lurraldeko eragile sozial, sindikal eta herritarren arteko elkarlanean. Akordio honek
bizitzak erdigunean jartzea helburu duen ikuspegi partekatua biltzen du, aldarrikapen eta
proposamen zehatzekin.
Sinatzaileen artean daude: Arabako Mugimendu feminista, ATHCA, Zaintza Araba,
Pentsionistak Araba, Enarak kooperatiba, Ernai Araba, Gasteiz Antirazista, Mujeres de la
diáspora Africana, Erresidentziako sektorea, LAB, ESK, Steilas, Lagundu elkartea,
Zabalgana Hezkidetza Sarea.
Ekimen honen baitan, ostegun honetan, ekainak 12, 19:00etan, Gasteizko Etxanobe
lorategian, akordioaren aurkezpen publikoa egingo da. Bertan adieraziko dira egungo
testuinguruan Araban ditugun beharrei aurre egiteko proposamenak eta aldarriak.
Ekitaldia irekia izango da eta komunikabideei dei egiten diegu bertan parte hartzera
eta ekimenari jarraipena ematera.
Herri Akordio honek, besteak beste, honako ardatzak jorratzen ditu: zaintza sistemaren
eraldaketa,, zerbitzu publikoen defentsa, pentsioak duintzea edota atzerritartasun legea
bertan behera uztea. Uste dugu ezinbestekoa dela agenda politiko eta soziala herritarren
behar eta bizipenetatik eraikitzea
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!