Korrikari erreparatu dio Arrosa Sareako irratiek elkarlanean ekoiztutako Zebrabidea magazinak. Zehazki, aurtengo Korrikako abestiari. Joan den ostegunean aurkeztu zen, eta Euskal Herrian zalaparta handia sortu du. Herritarrek egindako hainbat kritikaren inguruan hausnartu dute Hala Bediko Jon Altzarekin.
Arnaldo Otegik maiatzaren 31n burutu zuen ekitaldi irekia aitzaki, Hala Bediko estudioak bisitatzeko aukera izan zuen EHBilduko lehendakarigaiak. Estudioetan zegoela aprobetxatuz, zuzeneko elkarrizketa motza egin genion Zebrabidea irratsaioan. Besteak beste, Logroñoko espetxean Hala Bedi entzun zezakeela aitortu zigun, hedabide libreen eta proiektu komunikatibo alternatiboen beharra azpimarratuz
Este sitio web utiliza cookies para que usted tenga la mejor experiencia de usuario. Si continúa navegando está dando su consentimiento para la aceptación de las mencionadas cookies y la aceptación de nuestra política de cookies, pinche el enlace para mayor información.